XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), garai hortako beste pintore askoren antzera, ikasten du eta ondoren Bruselasa abiatzen 23 urte dituelarik.

Paris eta Bruselas ziren, garai hartan, piktorik kezka eta mugimendua indartsuen zeuden hiriak.

Ondoren beste zenbait lurraldetan ikasiz, dabilkigu, Parisen eta Erroman, azken honetan Gigi akademian.

Itsas gaiak ditu gogozkoak pintagai bezala, eta oso lan baliosak lortzen ditu.

Pariseko Erakusketa Unibersalean, 1900 urtean, aipamen berezia irabazi zuen Costa cantábrica bere oihalak.

Itsas gaiak oso egoki lantzen eta pintatzen ditu.

Bere lanak gardenak dira, ezinbestekoa horrelako lanetan.

Zaila baita hau ongi erabiltzea plastik artearen sail honetan.

Erraztasunik ez dutenek kolore-emplasteetara jotzen dute.

Salis eta Berruetaren inguruan, eta hauen laguntzari eskerrak, pintore talde on bat sortu zen, eta sortzen da, Bidasoa ibai inguruan.

Aldi berean, Gasteizen, plastik artea lantzen duen pintatzailea, impresionistatzat jo izan badute ere, egiazki sorollista dena Fernando de Amárica duzue.

Gasteizen jaio zen, Dato kalean zegoen jauregi batean, 1866 urteko uztailaren 1ean; 90 urte zituenean hil zen bere jaiotetxean, eta agian gela berean.

Bizitza patxadakoa ezagutu zuen, aldaketarik gabe, garaiko zenbait artistaren biziera zalapartatsutik urruti.

Horregatik, Amáricaren bizitza oso berezia da; Gauguin, Van-Gogh, Toulousse Lautrec edo Paco Durrio euskal eskultorearen biziera oso bohemio eta grinatsua da.

Seme bakarra izan zen eta ezkonge bizi izan zena.

Amarekin bizi izan zen urtetan, pintatzaileak hirurogei eta hamar zituen garaian hil bait zitzaion ama.

Esaten dutenez, pintatzaileak hiru gauza hauek zituen maite: ama, pintura eta sorterria.

Amárica abizena Bizkaikoa zen jatorriz, baina XVIII mendean Gasteizen ikusten dugu.

Pintorearen aitona, Independencia gerraren azken urtetan, militarren komandanteari kadete bezala onar zezala eskatu zion.

Horretarako, kadete bezala onartua izateko, familia onekoa behar zuen eta zaldia aurkeztu.

Artistaren aitonak klase horretako familiakoa zela zioen eta zaldia erosteko hainbat diru bazuela.

Militargintzari ekin ondoren gerratean zenbait borrokalditan parte hartzen du.

Fernando de Amárica Gasteizen bizi da eta legeak, Derecho, Valladoliden estudiatzen du, oso nota onakin gainera, 21 urte dituelarik karrera bukatu eta itzultzen da.

Etorkizuna, berriz, ezin hobea zedukan aurrez-aurre bere osaba Ramón Ortiz de Zárate, oso legegizon ospetsua bait zen Gasteizen, guztia utzi eta pintatzeari lotu zitzaion.